Administrazio-izapidetzea – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

Energia elektrikoa ekoizteko instalazio bat eta, zehazkiago, autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat eraiki eta martxan jarri ahal izateko hainbat izapide bete behar dira tokiko, autonomia-erkidegoko eta Estatuko administrazioetan. Proiektuko instalazioaren tamaina zenbat eta handiagoa izan, administrazioko izapide horiek orduan eta konplikatuagoak dira.

Hainbat administraziok esku hartzen dute eta, gainera, egin beharreko izapideak proiektuaren energia-arloko alderdiekin ez ezik, hirigintzarekin, ingurumenarekin, zergekin eta beste hainbat arlorekin zerikusia duten alderdiekin ere loturik daude.

Kontun izanik Espainiako Estatua osatzen duten Autonomia Erkidego gehienek energia-arloko eskumenak transferituta dituztela –potentzia txikiko instalazioen kasuan, bederen–, garrantzitsua da nabarmentzea eskatutako betekizunak eta egin beharreko izapideak aldatu egin daitezkeela lurralde batetik bestera, proiektua non kokatzen den arabera.

Atal honetan, jarraitu beharreko prozeduren segida logikoa adierazten saiatu gara, benetako izapidetze-prozesu baten arrazionaltasunetik ahalik eta gertuen egon dadin. Dena den, sekuentzia hori agian aldatu egingo da proiektu bakoitzaren bilakaeraren arabera; gerta liteke, zenbait kasutan, izapide paraleloak egin behar izatea, izapidetze-prozesua denboran gehiegi luza ez dadin.

Atal honetan, sare elektrikoari konektatutako eta 900/2015 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren eraginpeko autokontsumo-instalazioak berariaz izango ditugu mintzagai, web-plataforma honetan aurkeztutako gainerako edukien ildo beretik.

Honelako autokontsumo-instalazioak eraiki eta martxan jartzeko egin beharreko izapideei dagokienez, jarraian, izapide horiek laburbiltzen dituzten honako dokumentu hauek aurkeztuko ditugu:

  • Laburpen-taula: erakunde/administrazio bakoitzean egin beharreko izapideak, instalazio motaren arabera, hau da, 1. motakoak (1A eta 1B aldaerak) edo 2. motakoak.
amoxicillin over the counter