Gure elkartea – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

EnerAgen Energia Kudeatzeko Espainiako Agentzien Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta 2003. urtean sortu zen; elkartearen helburu nagusia energia-agentzien eginkizuna sendotzea da, baita nazio osoan jarduten duten agentziak koordinatzeko eta lankidetzan jarduteko tresna izatea ere.

Energia-arloko agentzia eta erakunde publikoak koordinatzeko eta lankidetzan jarduteko tresna nagusia.

Horretaz gain, energiaren arloan jarduten duten erakunde publikoen eta sektoreko agenteen arteko kohesiorako eta elkarlanerako funtsezko elementu ere bada EnerAgen. Horrek esan nahi du erabiltzen den lan-metodoari esker bikoiztasunak saihesten direla, sinergiak baliatzen direla eta agentzia guztiak ordezten dituen ahots bakar bihurtu dela, bai nazio-eremuan, bai nazioarteko foroetan.

Hori guztia lortu da energia-arloko agentzia eta erakunde publikoen eginkizuna sustatuta eta indartuta, bakoitzak dagokion lurralde- eta eskumen-eremuan jarduteko baterako proposamenak eginda eta bultzatuta, intereseko gaiei jarraipena modu koordinatuan eginda eta posizionamendu komunak hartuta.

EnerAgen egun lantzen ari den jardun-ildo nagusietako bat, hain zuzen, autokontsumo-instalazioak bultzatzea da, eta horri dagokionez adostasuna da nagusi.

Teknologia honen ikuspegiari buruzko adostasun horren eraginez, Autokontsumoa Sustatzeko Baterako Estrategia bat prestatu dugu eta arlo horretan berariaz jarduteko lantalde bat sortu dugu. Taldearen egiteko garrantzitsuena “Autoconsumo al detalle” web-ataria ezartzea eta martxan jartzea da, informazioa emateko eta zabaltzeko.

Autokontsumo-instalazioen garapena bultzatzeko premiari dagokionez adostasuna da nagusi.

EnerAgen elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu gure elkartekide guztiei ekimen honetan babesa emateagatik eta, oso bereziki, Autokontsumoko Lantaldeko kideei, Webgune hau martxan jartzen lan handia egin dutelako:

ENERAGENeko AUTOKONTSUMOKO LANTALDEA

KOORDINAZIOA:

  • IVACE Energía – Instituto Valenciano de Competitividad Empresarial (Coordinación).

    • Joaquín P. Mas Belso.
    • J. Fernando Prats Gutiérrez.

  • ENERAGEN – Asociación Española de Agencias de Gestión de la Energía.

    • Marga Rodríguez Prada.

KIDEAK:

  • AAE – Agencia Andaluza de la Energía.

    • José Manuel Torres Ramos.
    • Mª Jesús Pérez-Solano Valdazo.

  • AGENEX – Agencia de Energía de Extremadura.

    • Daniel Encinas Martín.
    • Francisco Javier Márquez Pocostales.

  • AEMVA – Agencia Energética Municipal de Valladolid.

    • José Carlos García Pérez.

  • EREN – Ente Regional de la Energía de Castilla y León.

    • Jorge Jové Sandoval.

  • FAEN – Fundación Asturiana de la Energía.

    • Indalecio González Fernández.
    • Pedro González Feito

  • ICAEN – Instituto Catalán de la Energía.

    • Francesc Vidal de Ciurana.

Hona hemen Energia Kudeatzeko Espainiako Agentzien Elkarteko kideak:

amoxicillin over the counter