Gure proposamena – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

Autokontsumoari dagokionez, Energia Kudeatzeko Espainiako Agentzien Elkartearen ustez:

  • Autokontsumoa aukera teknikoki bideragarria da erabiltzaile batek energia elektrikoa norberak kontsumitzeko ekoizteko; hartara, erabiltzailearen faktura elektrikoa merkatu egiten da.

  • Autokontsumo-instalazioek alde on ugari dituzte energiari dagokionez, banatutako sorkuntza-sistema horretan murriztu egiten baitira energia-galerak sare elektrikoan.

  • Ingurumenaren ikuspegitik begiratuta, oro har, energia-iturri berriztagarrien aprobetxamenduan oinarritzen denez, autokontsumoak emisioak murriztea dakar iturri konbentzionaletan oinarritutako energia-ekoizpenarekin alderatuta.

  • 2015 urteaz geroztik, Espainiak badu esparru arautzailea; elektrizitatea sortzeko modalitate hau barnean hartzen du eta instalazioek sare elektrikora konektatu ahal izateko bete behar dituzten araubide ekonomikoa, betekizun teknikoak eta baldintza administratiboak xedatzen ditu.

  • EnerAgen elkartearen ustez autokontsumoa sustatu eta indartu egin behar da sektore ekonomiko guztietan modu uniformean orokortzea lortzeko.

Egungo esparru arautzailea hobetzeko honako proposamen hauek egiten ditugu:

  • Instalazioak konektatzeko prozedurak sinplifikatzea eta nazio osorako irizpide eta eskema homogeneoak ezartzea elektrizitate-konpainia banatzaileek aplikatzeko; hori guztia aurrerapauso garrantzitsua izango litzateke autokontsumoa txertatzeko.

  • Autokontsumo-instalazioak “erabiltzaile anitzeko” moduan ezartzeko aukera emango lukeen araua prestatzea mesedegarria izango litzateke instalazio horiek kontsumitzaileen segmentu jakin batzuetara ere zabaltzeko.

  • Autokontsumitutako energiagatiko karguak berrikustea. Kargu horiek finkatzeko premisa jakin batean oinarritu beharko litzateke: autokontsumo-instalazioek sistema elektrikoaren kostu errealetan zentzuzko parte-hartzea izatea lortu beharko litzateke, baina karguok ez lukete atzera-eragileak izan behar, inolaz ere, eta ez lukete instalazioen bideragarritasuna kolokan jarri behar.

  • Autokontsumoaren erregulazioan teknologia bakoitzaren berezitasunak aintzat hartu beharko lirateke; halaber, instalazioei dagokienez, energia aurreztearekin, energia-eraginkortasunarekin eta energia kudeatzearekin lotutako aldagaiak txertatu beharko lituzkete.

  • Autokontsumoaren alde onak frogatu ostean, instalazio hauek ustiatzeko eredu eraginkorragoak lortu beharko lirateke, hala nola energia-saldoak konpentsatzeko sistemetan edo “balantze garbia” sisteman oinarritzen direnak.

Gure bazkideen iritziak

Demokratizatu dezagun energia autokontsumoaren bitartez, sistemaren jasangarritasuna bermatzeko gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik.

Ricardo Pizarro Villanueva

Ricardo Pizarro VillanuevaBurgoseko Energia Agentzia Probintzialaren zuzendaria (AGENBUR)

Gure eraikin eta enpresak energia-eraginkortasunerantz zuzenean bideratzeko bidea baino autobidea da autokontsumoa

Marta Ruiz Rodríguez

Marta Ruiz RodríguezHuelvako Energia Agentzia Probintzialaren zuzendaria.(APEH)

Eskariaren araberako autogenerazio-sistemekin energia elektrikoaren kontsumoak eragindako CO2 emisioak murrizten dira, doako iturri berriztagarri batetik baitator energia: eguzkitik.

Mª José Ruis de Villa Revuelta

Mª José Ruis de Villa RevueltaValladolideko Udalaren Udal Energia Agentziaren zuzendaria.

Eguzkia dugu, ona da, legezkoa eta bideragarria da; lortu ezazu informazioa! Gure probintzian autokontsumo fotovoltaikoa sustatzen dugu Granadako Diputazioaren #ASOLEARSE kanpainaren bitartez.

Mª Ángeles Blanco López

Mª Ángeles Blanco LópezGranadako Energia Agentzia Probintzialaren presidentea. (APEGR)

Autokontsumoa oinarrizko zutabea da etorkizunari begiratzen dion energia-eredu jasangarria lortzeko.

Júlia Company Sanus

Júlia Company SanusValentziako Enpresa Lehiakortasunaren Erakundearen zuzendari nagusia (IVACE)

Autokontsumoak enplegu espezializatua sortzeko aukera berriak zabaltzen ditu.

Juan Carlos Aguilera Folgueiras

Juan Carlos Aguilera FolgueirasEnergiaren Asturiaseko Fundazioaren zuzendaria (FAEN)

Energia-ereduaren ezinbesteko deskarbonizazioak eta energia berriztagarria sortzeko industria lortzen ari den heldutasun teknologikoak potentzial handia du autokontsumoan eta, zalantzarik gabe, merezi du potentzial hori garatzea.

José Antonio Martínez Domínguez

José Antonio Martínez DomínguezSoriako Diputazioaren Energia Zerbitzu Probintzialaren zuzendaria

Energia-eredu jasangarriagoa eta sozialki bidezkoagoa lortzeko, energia-ekoizpena deszentralizatzea da gakoa, energia berriztagarrien autokontsumoaren bitartez.

Joël Dozzi

Joël DozziIruñeko Udaleko Energia Berdearen Zerbitzuko arduraduna

Autokontsumoa eskubidea da, baita energian ere

Jesús Castro Lozano

Jesús Castro LozanoA Coruñako Energia Agentzia Probintziala fundazioaren zuzendaria

Autokontsumoa energia-autosufizientzia lortzeko bidea da.

Francisco Miguel Martín Rivera

Francisco Miguel Martín RiveraCadizeko Energia Agentzia Probintzialaren idazkari teknikoa

Autokontsumoarekin baliabide berriztagarriak hobeto baliatzen ditugu eta tokiko ekonomia dinamizatzen dugu, eta kontsumitzailea da sistemaren protagonista

Cristóbal Sánchez Morales

Cristóbal Sánchez MoralesAndaluziako Energia Agentziaren zuzendari kudeatzailea

Autokontsumoa etorkizuneko energia-ereduaren oinarrizko zutabea da.

Cosme Segador Vegas

Cosme Segador VegasExtremadurako Energia Agentziaren zuzendaria (AGENEX)

Ez diezaiogun eguzkiari itzalik egin eta bihur gaitezen energia berriztagarria ekoizten dugun herritar: prest gaude energia-iraultza egiteko.

Assumpta Farran i Poca

Assumpta Farran i PocaKataluniako Energia Erakundearen zuzendaria (ICAEN)

Egin ditzagun autokontsumo-instalazioak energiaren araberakoak, ez kontratatutako potentziaren araberakoak.

Alfonso Arroyo

Alfonso ArroyoGaztela eta Leongo Juntako Energia eta Meategien zuzendari nagusia eta Energiaren Eskualdeko Erakundearen zuzendaria (EREN)
amoxicillin over the counter