Kasu praktikoak – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

EnerAgen agentzian lehentasunezkotzat jotzen dugu interesdun potentzialei informazioa ematea; hain zuzen ere, autokontsumoko aplikazioetan interesa izan dezaketenei beren egoerarekin identifikatzeko moduko energia-kontsumoaren agertoki eta erabilera jakin batzuetan instalazio hauen gutxi gorabeherako errentagarritasunaren berri emango dien informazioa, betiere diseinuko parametro eta baldintza objektibo eta errealistetan oinarrituta.

Jarraian, azterketa tekniko-ekonomikoen kasu tipoen zerrenda bat dago, erabiltzaile motaren arabera ordenatuta, autokontsumo-instalazio garrantzitsuenen mota eta aplikazio batzuetarako. Hemen dauden adibide teorikoak hasierako lagina baino ez dira, metaketa-bateriarik gabeko teknologia fotovoltaikoan oinarritzen dena, baina lagin hori arian-arian handitu egingo da eta beste zona klimatiko batzuk, sorkuntza-teknologia berriak (eolikoa, biogasa eta abar), energia biltegiratzeko eta kudeatzeko sistemak, eta beste erabiltzaile mota batzuk txertatuko ditugu.

Kasu praktiko bakoitzean adierazitako datuak garrantzitsuak direnez, batik bat, errentagarritasun ekonomikoari dagozkion datuak, kalkuluak egiteko garaian hipotesi kontserbadoreak hartu ditugu abiapuntu; hortaz, ateratzen diren datu ekonomikoak gutxienekotzat hartu behar dira beti. Fitxa bakoitzean adierazitako diseinu-proposamenak orientagarriak baino ez dira; diseinu horiek abiapuntu izango dira gerora erabiltzaile bakoitzari berariazko azterketa zehatzagoak egiteko.

DF1-EU.png
DF2-EU.png
CF1-EU.png
CF2-EU.png
IF1-EU.png
SF1-EU.png
SF2-EU.png
APF1-EU.png
amoxicillin over the counter