Laguntza-ildoak – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

Sarera konektatutako autokontsumoari bideratutako diru-laguntzen eta laguntzen ildoak

Azken eguneratzea: 2017ko abuztua

Lurralde-eremua: Estatukoa

  • Karbono gutxiko ekonomia bateranzko bidea ahalbidetzen duten inbertsio-proiektuei zuzendutako laguntzak eta finantzaketa (FEDER -POCS 2014-2020)

  • EPEA: Eskaerak 2017ko uztailaren 18tik 2018ko abenduaren 31ra bitarte aurkeztu ahal izango dira, edo erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

  • EGOERA: Zabalik.

Lurralde-eremua: Andaluzia

  • Agindua, 2016ko abenduaren 23koa, 2017-2020 aldian Andaluzian energia-garapen jasangarrirako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

  • EPEA: 2017ko maiatzaren 15ean hasi zen eskaera aurkezteko epea, eta Energiaren Andaluziako Agentziaren zuzendari-kudeatzaileak epea amaitu dela esan arte egongo da zabalik.

  • EGOERA: Zabalik.

Lurralde-eremua: Kantabria

  • MED/23/2017 Agindua, ekainaren 15ekoa, elektrifikaziorako laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezartzen dituena, betiere elektrifikazio horretan energia ekoizteko sistemak, batik bat, autonomoak eta energia berriztagarrietan oinarritzen direnak erabiltzen badira jabetza partikularra duten landa-eremuko eraikin isolatuetan.

  • EPEA: Eskaerak 2017ko abuztuaren 3tik 2017ko abuztuaren 18ra bitarte aurkeztu ahal izango dira, edo erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

  • EGOERA: Itxia.

Lurralde-eremua: Katalunia

  • EMC/1865/2017 Ebazpena, uztailaren 24koa, energia elektrikoa bateriekin biltegiratzeko sistemetarako –betiere autokontsumoko instalazio fotovoltaikoekin lotutakoak– diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

  • EPEA:

    Eskaera aurkezteko epea 2017ko irailaren 29tik urriaren 13ra bitarte egongo da zabalik.

    Instalazioa egikaritzeko epea 201…(e)ko urtarrilaren 1etik abenduaren 13ra bitarte izango da.

  • EGOERA: Itxia.

Lurralde-eremua: Valentziako Erkidegoa

  • Autokontsumo elektrikoko proiektuetarako finantzaketa hobariduna enpresa eta erakunde publiko edo pribatuentzat.

  • EPEA: Eskaerak 2017ko uztailaren 10etik 2017ko irailaren 15era bitarte aurkez daitezke.
  • EGOERA: Itxia.
  • Kenkaria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarte autonomikoan ohiko etxebizitzan energia elektrikoko autokontsumoko eta energia berriztagarri termikoko instalazioetan egindako inbertsioetarako.

  • EPEA: Urte osoan zabalik.
  • EGOERA: Zabalik.

Lurralde-eremua: Lanzaroteko Uharteko Kabildoa

  • Banaketa-sareari konektatutako eta konektatu gabeko eraikinetan energia berriztagarrien sistemen bidezko autokontsumo-instalazioei zuzendutako diru-laguntzak.

  • EPEA: 2017ko uztailaren 20tik 2017ko abuztuaren 18ra.
  • EGOERA: Itxia.

Lurralde-eremua: Extremadura

  • 133/2017 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Extremadurako zona ureztagarrietan energia-eraginkortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezartzen dituena.

    5 b) art.- Autokontsumo-instalazioak, sareari konektatuta edo sistema isolatuan.

  • EPEA: Laguntzen deialdian zehaztuko da.
  • EGOERA: Argitaratzeko zain.
  • AGINDUA, 2016ko abenduaren 14koa, 2017ko ekitaldirako energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko jardunetara bideratutako laguntzak emateko deialdia onesten duena.

  • EPEA: Lau hilabete, Extremadurako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo lehenago aurrekontu-kreditua agortuz gero.

  • EGOERA: Itxia.
  • AGINDUA, 2016ko azaroaren 29koa, 2017ko ekitaldirako energia berriztagarrien instalazioetarako laguntzak emateko deialdia onesten duena.

  • EPEA: Lau hilabete, Extremadurako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo lehenago aurrekontu-kreditua agortuz gero.

  • EGOERA: Itxia.

Lurralde-eremua:  Errioxa

  • 14/2015 Agindua, irailaren 18koa, Garapen Ekonomikoko eta Berrikuntzako Kontseilaritzarena, Errioxako Garapen Ekonomikoko Agentziak energia berriztagarriak, energia aurreztea, energia-eraginkortasuna eta ingurumenaren babesa sustatzeko zuzeneko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

    (4. programa.- Iturri berriztagarrietatik datorren energia duten proiektuak).

  • EPEA: Eskaerak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 30ean amaituko da.

  • EGOERA: ZABALIK.

Lurralde-eremua: Balear Uharteak

  • Agindua, 2008ko maiatzaren 15ekoa, Merkataritza, Industria eta Energiako kontseilariarena, energia-arloko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • EPEA: 2017ko maiatzaren 30etik 2017ko abuztuaren 30era bitarte, edo deialdirako esleitutako diru-kopurua agortzen den arte.

  • EGOERA: Itxia.

Lurralde-eremua: Nafarroa

  • Nafarroan 2017. urtean energia berriztagarrien instalazioetan eta karga-sistemetan inbertsioak egiteagatiko kenkarien ildoa, Nafarroako Energia, Meategiak eta Industria Segurtasuneko Zerbitzuak deitutakoa.

  • EPEA: Urte osoan zabalik.
  • EGOERA: Zabalik.