Zer da autokontsumoa? – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

Energia elektrikoaren autokontsumoa da elektrizitatea norberak kontsumitzeko ekoiztea

Autokontsumo-instalazioak isolatuak izan daitezke (sarera fisikoki konektatu gabe) edo sareari konektatuta egon daitezke.

Instalazio isolatuetan, sarearekin konexio fisikorik ez dagoenez, kontsumo elektriko guztia sorkuntza-instalazioaren bidez hornitu behar da; aldiz, sareari konektatutako instalazioetan helburua kontsumo elektrikoaren zati bat betetzea da eta, hortaz, saretik elektrizitate gutxiago erostea, faktura elektrikoa merkatuz.

Horrenbestez, instalazio isolatuak Sistema Elektrikotik kanpo daude eta konektatutako instalazioak, berriz, Sistema Elektrikoan sartzen dira.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduren 26ko 24/2013 Legearen 9. artikuluaren arabera, autokontsumoa honako hau izango da: kontsumitzaile baten sarearen barruan konektatutako sortze-instalazioetatik edo kontsumitzaile bati loturiko energia elektrikoaren linea zuzen baten bidez datorren energia elektrikoaren kontsumoa. Arauan autokontsumoko hainbat modalitate bereizten dira.

Web-orri honetako informazioa sare elektrikoari konektatutako autokontsumo-instalazioei buruzkoa da.

Sistema Elektrikoan energia elektrikoa sortzeko modu tradizionalean sorkuntza-eskema zentralizatua izaten da, norabide bakarrekoa eta eskariaren eragina kontrolatzeko neurri gutxi ditu. Gaur egun, eredu horretatik elektrizitatea sortzeko banatutako beste eredu baterantz aldatzea ahalbidetzen duten aukerak izan badira; eredu berri horietan,edozein kontsumitzailek bere energia elektrikoa sor dezake, gehienbat potentzia txikiko instalazioekin eta tokiko energia-iturri berriztagarriak erabilita.

Horrela, bada, autokontsumo-instalazioekin etxebizitzaren, eraikinaren edo zentro kontsumitzailearen energia elektrikoaren kontsumoa erabat edo partzialki bete daiteke berezko sorkuntza-sistema baten bitartez. Sorkuntza-sistemak ez badu behar adina sortzen, sare elektrikoaren bitartez elektrizitatea kontsumitzen jarrai daiteke eta, kasu jakin batzuetan, ekoizpena eskaria baino handiagoa denean, soberakoa sarera isur daiteke. Beste aukera bat da metagailuak (bateriak) txertatzea, energiaren gain-ekoizpena biltegiratzeko eta behar adina sortzen ez denean baliatu ahal izateko.

Autokontsumoak eta banaketak abantailak ditu, bai kontsumitzailearentzat, zein energia sistemarentzat. hauxek dira azpimarratzekoak:

  • Kontsumitzaileak energia eta dirua aurrez ditzake instalazioaren bizi osoan, hasieran inbertsio txiki bat eginda. Instalazioa energia elektrikoaren ordukako eskariaren arabera dimentsionatu behar da.

  • Ez dakar kosturik Sistema Elektrikoarentzat, eta ez du primarik behar ekonomikoki errentagarria izateko.

  • Energia elektrikoa sortzen den tokian bertan kontsumitzen denez, autokontsumoan elektrizitatearen garraioarekin eta banaketarekin lotutako galerak murrizten dira. Banaketa-sarean saturazioak murrizteko eta eskari elektrikoaren kurba leuntzeko ere lagungarri da.

  • Mesedegarria da horniduraren segurtasunerako eta bermerako, baita sistemaren eraginkortasun ekonomikorako ere, eta Europar Batasunak energia berriztagarrien arloan ezarritako helburuak betetzen lagun dezake, beste sustapen-mekanismo batzuek baino kostu txikiagoarekin.

  • Erregai fosilen kontsumoa eta kanpoaldearekiko mendetasun energetikoa murrizten ditu.

  • Kutsatzen duten gasen emisioak murrizten laguntzen du; horrela, bada, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ingurumen-helburuak betetzea eta airearen kalitatea hobetzea ahalbidetzen du.

  • Ekonomia- eta industria-jarduera bultzatzen du, enpresen lehiakortasuna hobetzen du eta lana sortzea sustatzen du.

  • Energia-ereduaren demokratizaziorako lagungarri da, sistema elektrikoaren kontsumitzaile eta erabiltzaileei eginkizun aktiboagoa emanez.

amoxicillin over the counter