Sistemaren osagaiak – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

Autokontsumo-instalazio bat osatzen duten oinarrizko sistema eta elementu nagusiak honako hauek dira:

  • Sorkuntza-sistema.
  • Erregulazio- eta konbertsio-sistema.
  • Sistema osagarriak (kableak, metaketa-ekipoak, babes-elementuak, neurketa-ekipoak).

Erregulazioko sistemak, konbertsioko sistemak eta sistema osagarriak nahiko antzekoak dira kasu guztietan, baina sorkuntza-sistema oso bestelakoa izaten da erabilitako teknologiaren eta energia-iturriaren arabera.

“Sakatu osagai bakoitzaren gainean deskribapena ikusteko”

Su navegador no soporta el formato SVG

Osagai bakoitzaren definizioa

Sorkuntza-sistema

Energia-iturria (eguzki-erradiazioa, haizea, ur-korrontea, biomasa, hondakinak eta abar) energia elektriko bihurtzen du. Erabiltzen den iturriaren arabera, sorkuntza-sistema aldatu egin daiteke:

  • Modulu fotovoltaikoak. Eguzki-erradiazioaren argi-energia energia elektriko bihurtzen dute efektu fotovoltaikoaren bitartez. Elektrizitatea korronte zuzen moduan lortzen da. Egitura finkoetan edo egitura mugikorretan ipin daitezke; egitura mugikorren kasuan, moduluak mugitu egin daitezke une oro errendimendu handiena lortzeko moduko inklinazio eta orientazio egokia izatearren.
  • Aerosorgailua. Haizearen energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen du. Osagai nagusiak: eusteko dorrea, pala edo hegalak dituen errotorea –haizeak birarazten duen elementua da– eta gondola –sorgailua gondolan txertatzen da–; sorgailuak sortzen du elektrizitatea errotorearen mugimenduan oinarrituta. Elementu gehiago ere badira, hala nola orientazio-sistema. Elektrizitatea korronte zuzen edo korronte alterno moduan sor daiteke, aerosorgailuak duen teknologiaren arabera.
  • Turbina hidroelektrikoa. Kontsumo-puntuaren inguruan emari nahikoa izango duen ur-korronte bat egotea beharrezkoa da. Ur-korrontearen energia hidraulikoa (zinetikoa + potentziala) energia elektriko bihurtzen du. Turbina-sorgailu multzo bat da: turbina da ur-korronteak mugiarazten duen elementua eta sorgailuak mugimendu hori elektrizitate bihurtzen du. Sorkuntza-sistemaren osagaitzat hartu behar dira, halaber, ura bideratzeko azpiegiturak (presa txikia, kanalak, hodiak eta biltegiak).
  • Lurrun-turbina. Lurruna sortzeko sistema duten zentral termikoetan txertatzen dira, dela galderen bitartez, dela beroa aprobetxatzeko sistemen bitartez (hondar-beroa), dela errausketa-labeen bitartez. Alternadoreei atxikitzen zaizkie; alternadoreak dira turbinaren mugimenduan oinarrituta elektrizitatea sortzen duten elementuak. Gainera, kea husteko eta garbitzeko sistemak ere izaten dituzte, beroa trukatzeko sistemak eta/edo, lurruna sortzeko erabiltzen den energia-iturriaren arabera (biomasa, hondakinak, erregai fosilak…), erregaia biltegiratzeko, tratatzeko eta elikatzeko sistemak izan ditzakete.
  • Gas-turbina. Lurrun-turbinak bezalaxe, hainbat sistema dituzten zentral termikoetan integratuta egoten dira. Inplikatutako sistemak ia berdinak direla esan dezakegu, baina lurruna sortzeko ekipoen ordez gasa sortzeko unitateak dituzte. Energia-iturri moduan biomasa erabiltzen dute –bertatik biogasa edo gas pobrea lor daiteke–, baita erregai fosilak ere, hala nola gas naturala edo PGLak. Erabiltzen den gasaren arabera, sistema aldatu egiten da; biltegiratzeko, tratatzeko eta elikatzeko sistemak izan ditzake, besteak beste, hondakin organikoen digestoreak biogasa lortzeko eta biomasa edo hondakinak gasifikatzeko sistemak gas pobrea lortzeko.
  • Motorra. Instalazio horiek barne-errekuntzako motor alternatiboak izaten dituzte elektrizitatea ekoizteko sorgailuei atxikita. Erregai likidoekin edo gaseosoekin elika daitezke (gasolioa, gas naturala, PGLak, biogasa, gas pobrea eta abar). Biltegiratzeko, tratatzeko eta elikatzeko sistemak desberdinak dira erabilitako erregaiaren arabera.

Erregulazio-sistema

Instalazioak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko eta errendimendu elektrikoa maximizatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak biltzen ditu. Monitorizazio-sistemak prozesuan inplikatutako aldagaiei (tentsioa, intentsitatea, irteerako potentzia, eguzki-erradiazioa, haizearen abiadura, ur-emaria eta abar) buruzko informazioa ematen dio eta monitorizazio-sistema horretaz eta instalatutako babes elektrikoko gailuez baliatzen da instalazioan akatsen bat gertatzen denean. Ildo beretik, sorkuntza-sistema edo sistema horri konektatutako kargak konektatzeko eta deskonektatzeko aukera ematen du. Metaketa elektrikoko elementuak (bateriak) dituzten instalazioen kasuan, karga-erregulagailua ere izaten da, hau da, ekipoak noiz kargatzen eta deskargatzen diren kudeatzen duen gailua.

Metaketa-ekipoak

Energia metatzeko edo biltegiratzeko sistema horiek bateria elektrikoen bankuetan oinarritzen dira eta sistemak sortzen duen energia biltegiratzeko erabiltzen dira, gehiegi sortzen denean edo kontsumo txikia dagoenean; hartara, kontsumoa sortzen dena baino handiagoa denean erabil daiteke. Sistema isolatuetan, energia elektrikoaren erabilgarritasuna bermatzeko erabiltzen dira. Sare elektrikoari konektatutako autokontsumo-instalazioetan, hornidura sarerako konexioak berak bermatzen du. Kasu horretan, metaketa-sistemak erabiltzea ala ez erabiltzea azterketa ekonomiko baten arabera erabakitzen da; ekonomikoki errentagarriagoa zer den aztertu behar da: soberako energia metatu eta autokontsumitzea, ala sarera isurtzea. Gaur egun, badira merkatuan baterien hainbat teknologia, besteak beste, berun-azidoan oinarritutako sistema tradizionalak eta berriki agertu diren ion-litiokoak.

Babes-elementuak

Zirkuitulaburren, gainkargen eta gaintentsioen kasurako babesak, lurrerako deribazioak eta abar izan daitezke. Instalazioaren funtzionamenduan normala ez den zerbait gertatzen denean jartzen dira martxan, eta alarma bat pizten dute, edo multzoren bat geldiarazten dute edo sistema osoa bera ere geldiaraz dezakete. Bi helbururekin txertatzen dituzte: alde batetik, instalazioaren ekipamendu guztiaren osotasuna ziurtatzeko eta, bestetik, pertsonak babesteko zuzeneko eta zeharkako kontaktu elektrikoetatik.

Inbertsorea / konbertsorea

Sortutako energia elektrikoa kontsumitzailearen barne-sareak edo konexioko kanpo-lineak eskatutako baldintzetara egokitzen du, horniduraren kalitatea une oro bermatzearren.  Elektrizitatea korronte zuzenean sortzen duten instalazioen kasuan –fotovoltaikoak edo hainbat eoliko–, elementu horien eginkizun nagusia korronte hori korronte alterno bihurtzea izaten da.

Equipos de medida

El equipo de medida es el elemento encargado de contabilizar los niveles de energía eléctrica (kWh) autoconsumidos, consumidos de la red eléctrica y vertidos a la propia red, de cara a la aplicación de peajes y cargos y/o a su posible remuneración. Los equipos de medida empleados deben ajustarse a los requisitos establecidos en el Reglamento aprobado por el Real Decreto 1110/2007, de forma que se garantice una correcta medición. Con carácter general, se encuentran integrados en los sistemas de telegestión de la compañía eléctrica.

Muga-puntua

Kontsumitzailearena den ekipamendu elektrikoa eta banaketako eta garraioko sare elektriko publikoa konektatzen eta bereizten dituen puntua.

Transformadorea

Ekipo hori beharrezkoa izaten da sare elektrikora goi-tentsioan konektatzen diren instalazioetan, eta sorkuntza-instalazioaren tentsio-maila sareak eskatzen duen baliora egokitzen duen elementua da. Ekipo hori sorkuntza-instalazioaren eta kontsumo-instalazioaren artean parteka daiteke; kasu horretan, transformadorean energia-fluxuak duen noranzkoa instalazioak une bakoitzean dituen eragiketa-baldintza errealen araberakoa izango da.