Autokontsumoari buruz maiz egiten diren galderak – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

ASPECTOS GENERALES

1Geure sorkuntza-sistema izan nahi dugu, geure elektrizitatea kontsumitzeko, baina sarera konektatuta ere jarraitu nahi genuke; egin al daiteke hori?

Noski, inolako arazorik gabe egin daiteke, legezkoa izateaz gain, aukera hori delako gomendagarriena.

Erabat araututa dago elektrizitatea sortzeko sistema bat izanik autoekoiztutako elektrizitatea nola autokontsumitu behar den, aldi berean sarera konektatuta egonda geure kontsumoa geure sorkuntza-instalazioak sor dezakeena baino handiagoa denerako eta eskatzen dugun energia elektriko guztia guk sortu ezin dugunerako (ikus 900/2015 ED, urriaren 9koa, energia elektrikoaren autokontsumoko hornidura- eta ekoizpen-modalitateen baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena; webgune honetako “alderdi juridikoak eta lege-arlokoak” atalean urkituko duzu).

2Jakin nahi nuke ea sistema fotovoltaiko batekin sortutako elektrizitatearen ordez, aerosorgailu batekin sortutako elektrizitatea kontsumi ote dezakedan.

Bai, egin dezakezu. Autokontsumoa baimenduta dago sorkuntzako teknologia guztiekin eta hor sartzen dira fotovoltaikoaz gain, eolikoa, hidraulikoa eta abar. Energia-iturri konbentzionalagoak erabiltzen dituzten sorgailuekin ere egin daiteke.

3Nola funtzionatzen dute autokontsumorako instalazioek? Energia metatzeko bateriak jartzerik ba al dago?

Egungo arau-esparruaren arabera, autokontsumo-instalazioekin etxebizitzaren, eraikinaren edo zentro kontsumitzailearen energia elektrikoaren eskaria erabat edo partzialki bete daiteke berezko sorkuntza-sistema baten bitartez. Sortzeko sistemaren ekoizpena eskaria baino txikiagoa denean, sare elektrikoaren bitartez energia elektrikoa kontsumitzen jarrai daiteke, eta ekoizpena eskaria baino handiagoa denean, soberakoa sarera isur daiteke.

Beste aukera bat da metagailuak (bateriak) txertatzea, sortutako energiaren soberakinak biltegiratzeko eta behar adina sortzen ez denean baliatu ahal izateko; bestela, biltegiratutako energia hori kudeatzeko estrategiekin uztar daiteke, irizpide ekonomikoei jarraikiz, energiak merkatuan duen unean uneko erosketa-prezioaren arabera.

4Saretik deskonektatu al naiteke eta nire elektrizitate propioa sortu?

Edozein herritarrek izan lezake aukera saretik deskonektatu eta bere elektrizitatea sortzeko sistema bat instalatzeko, autohornitzearren, bai modulu fotovoltaikoen bitartez, aerosorgailuen bitartez… baita ekipo elektrogeno konbentzionalen bitartez ere.

Instalazio horiei saretik isolatutako instalazioak esaten zaie (ez nahastu elkarkonektatuta dauden autokontsumo-instalazioekin), ez dute sistema elektrikoan parte hartzen eta, beraz, ez daude sarera konektatutako autokontsumoari buruzko arau gehienen eraginpean. Oso erraz legeztatzen dira eta, horretarako, instalazioa dagoen herriari dagokion Autonomia Erkidegoan energia-arloan eskuduna den Zerbitzu edo Departamentura jo behar duzu.

Logikari jarraikiz, kontsumitzaileak urteko ordu guztietan behar duen elektrizitate guztia hornitzeko diseinatu beharko da instalazioa, elektrizitate eskari hori betetzeko. Horretarako, sistema diseinatzeko garaian, ohikoa izaten da sortu eta unean bertan erabiltzen ez den energia hori biltegiratzeko bateria-sistema bat txertatzea sisteman, betiere irteerako potentzia eta biltegiratzeko ahalmena eskariari erantzuteko adinakoak izanik sortze-sistemak energiarik sortzen ez duenerako (esaterako gauean, baldin eta sorgailua eguzki-instalazioa bada).

Nolanahi ere, arrazoi teknikoak, ekonomikoak eta horniduraren segurtasuneko arrazoiak direla eta, oro har, ez da gomendatzen kontsumoa sare elektrikotik deskonektatzea, askoz eraginkorragoa baita sarearekin paralelo funtzionatzen duen autokontsumo-instalazio bat egitea.

Alabaina, instalazioa egitea edo sarera konektatzea aurreikusten denean, adibidez, nekazaritzako edo abeltzaintzako aplikazio berrietan, honako irizpide honi jarraitu beharko litzaioke: sareari konektatzearen kostua eta kontsumitutako elektrizitatearen truke merkaturatze-enpresari ordaindu beharrekoa balioetsi beharko da, eta sorkuntza-instalazioaren (fotovoltaikoa, eolikoa, bien arteko mistoa, ekipo elektrogenoa eta abar) eta haren mantentze-lanen kostuarekin alderatu.

ASPECTOS PROCEDIMENTALES

1Norengana jo behar dut autokontsumo-instalazio bat sareari konektatzeko? Eta zein da prozedura?

Oro har, autokontsumoko sorkuntza-instalazio bat martxan jartzeko, instalazioa dagoen herriari dagokion Autonomia Erkidegoan energia-arloan eskuduna den Zerbitzu edo Departamentura jo dezakezu, zer urrats egin behar dituzun azal diezazuten. Era berean, zure zonan elektrizitatea banatzen duen enpresarekin ere harremanetan jarri beharko duzu instalazioa konektatzeko (kontuan izan izapide hori banaketa-enpresarekin egin behar dela, ez elektrizitatea merkaturatzen duen enpresarekin –merkaturatzen duen enpresak bidaltzen dizu faktura etxera–) eta, azkenik, energia-arloan eskuduna den Ministerioko Autokontsumo Erregistroan erregistratu beharko duzu instalazioa.

Prozedurari dagokionez, instalatu nahi duzun sorkuntza-instalazioaren tamainaren edo potentziaren arabera eta instalazio motaren arabera aldatu egiten da. Esate baterako, kasurik sinpleena aipatuko dugu, hau da, 10 kW-etik beherako potentzia duen 1. motako instalazio bat muntatzea (mota horren ezaugarriak webgune honetako modalitateak atalean deskribatuta daude). Kasu horretan, hona hemen egin beharreko oinarrizko urratsak:

  • Banaketa-enpresari konektatzeko eskaera aurkeztea eta hornidura-kontratua egokitzea autokontsumoa ere baduen hornidura-kontratua jartzeko.

  • Autokontsumorako sorkuntza-instalazioa ipintzea.

  • Bukatzean, instalazioa konektatzeko eskaera aurkeztu behar zaio, berriro ere, banaketa-enpresari, eta instalazioaren ziurtagiria ere aurkeztu behar zaio.

  • Instalazioa dagoen herriari dagokion Autonomia Erkidegoan energia-arloan eskuduna den Zerbitzu edo Departamentuan instalazioa legeztatzea. Zerbitzu edo Departamentu horretan, instalazioaren ziurtagiria eta banaketa-enpresarekin martxan jarri dela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko dituzu.

  • Azkenik, energia-arloan eskuduna den Ministerioko Autokontsumo Erregistroan erregistratu behar da instalazioa.

  • (*)Aclaración: Se ha publicado en el BOE núm. 156 de 01 de julio de 2017, la Resolución de Sentencia del Tribunal Constitucional que declara contrario al orden constitucional de distribución de competencias y, por tanto, inconstitucional y nulo, el apartado tercero del artículo 4 y los artículos 19, 20, 21 y 22 del Real Decreto 900/2015, de 9 de octubre. Estos últimos relativos al Registro del Autoconsumo del MINETAD. La Resolución reconoce las competencias autonómicas sobre la autorización y registro de estas instalaciones, por lo que queda pendiente la posible creación de estos registros por las distintas Comunidades Autónomas.

  • Autokontsumo-instalazioen izapidetze-prozedurari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune honetako administrazio-izapidetzearen atala, Instalatzailearen Txokoan.
2Egin al dezaket autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat Eraikingintzaren Kode Teknikoa betetzeko?

Bai, egin daiteke. Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE5 atalean xedatzen denez, erabilera jakin batzuen kasuan derrigorrezkoa da eraikuntza berriko eraikinetan edo lehendik dauden eraikinetan egindako erreforma integraletan gutxieneko ekarpen fotovoltaiko batera iristea. Instalatu beharreko potentzia fotovoltaikoa eraikinaren erabilera motaren eta eraikinaren azaleraren araberakoa izango da. EKTan ez denez zehazten instalatutako instalazio fotovoltaikoaren ustiapen modalitatea, energiaren % 100a esportatzen duten eta sareari konektatuta dauden instalazioak (modalitate klasikoa) ez ezik, autokontsumorako diren eta barne-sareari konektatuta dauden instalazioak ere sartuko lirateke.

Ikuspegi administratibotik begiratuta, honako hau nabarmendu behar da:

  • Autokontsumoaren kasuan, 1. motakoa nahiz 2. motakoa izan daiteke, metaketarekin nahiz metaketarik gabe, eta Energia elektrikoaren autokontsumoko hornidura- eta ekoizpen-modalitateen baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen urriaren 9ko 900/2015 Errege Dekretuan xedatutako baldintza eta betekizunak aplikatu beharko dira.

  • Instalazioa sareari konektatuta baldin badago baina barne-saretik pasa gabe eta, hortaz, autokontsumorik gabe, berriztagarriekin egindako sorkuntzak edo kogenerazioak jada ez du jasotzen, oro har, primadun tarifarik; horrenbestez, elektrizitatea sistemari saltzean prezioa “pool” izango litzateke, hau da, kontsumitutako elektrizitatearen truke ordaintzen duguna baino askoz ere txikiagoa (autokontsumoarekin hori da aurrezten dena eta, zenbait kasutan, bidesari eta kargu jakin batzuk ere ordaindu behar izaten dira). Horrelako instalazioetan ordainsari gehigarria ezartzeko aukera energia-arloan eskuduna den Ministerioak antolatutako enkanteen baldintzapean dago; eta orain arte, praktikan, instalazio txikiek ez zuten enkante horietan jarduteko aukerarik. Hortaz, instalazioaren helburua sarera isurtzea baldin bada ere, kontsumoren bat baldin badago komeni da instalazioa 2. motako autokontsumoko instalazioa izatea; hartara, kontsumitzailearen premiak beteko ditu eta sarera injektatuko du, eta instalazioak sortzen duen gainerako elektrizitatea merkatuan salduko da. Hori horrela izanik, onura ekonomikoa handiagoa izango da, faktura elektrikoan kontsumo hori aurreztuko dugulako; eta kontsumo horren lotutako kostua handiagoa izango da energia hori bera sarera injektatu eta merkatuan salduta lortuko genukeen prezioa baino.

3Gure jabekideen erkidegoan elektrizitatea autokontsumitu nahi dugu; zer egin behar dugu?

Lehen-lehenik, kontuan izan behar da jabekideen erkidego batean bizilagun bakoitzak kontsumo partikularrak dituela bere etxe barruan, bakoitzaren hornidura-kontratuarekin lotuta eta banakako kontagailuaren bitartez fakturatzen dena; eta erkidegoak berak kontsumo komunak dituela, erkidegoak berak kontratatutakoak eta beste kontagailu batean erregistratzen direnak. Kontsumo komun horiek, oro har, eskaileretako, galdara-gelako, igogailuko, garajeetako… argiari dagozkio, igogiluen motorrei, berokuntzaren zirkulazio-ponpei, galdarari eta abarri.

Badago aukera bi kontsumo elektriko mota horietarako autokontsumo-instalazioak jartzeko, baina komunitatearen kontsumo komunak hornitzeko berariazko sorkuntza-instalazio bat ipini beharko da. Kasu horretan, autokontsumo-instalazioaren titularra jabekideen erkidegoa izango da, baita elementu komunak elikatzeko hornidura elektrikoaren kontratuarena ere.

Bestalde, bizilagun bakoitzak bere etxean ere autokontsumitu egin nahi badu, autokontsumorako sorkuntza-instalazio bat ipini beharko du beretzat eta instalazio hori ezin izango da partekatu hainbat bizilagunen artean edo erkidegoarekin. Hortaz, lehendik dagoen kontratu elektriko bakoitzeko banakako instalazio bat ipini beharko litzateke, modalitate hori arautzen ez den bitartean (*)

Nolanahi ere, bai bizilagun bakoitzak autokontsumorako duen banakako sorkuntza-instalazioa, bai erkidegoaren autokontsumo komunerako instalazio komunitarioa leku berean egon daitezke jabekideen erkidegoaren espazio komunetan –hala nola eraikinaren teilatu lauan–, betiere bizilagunen batzar batean erabakiz gero, jabetza horizontalaren arloko legedian xedatutakoari jarraikiz.

  • Azalpena: 2017ko uztailaren 1ean argitaratutako BOEaren 156. zenbakian Konstituzio Auzitegiaren Epaiaren Ebazpena argitaratu da; epai horretan, urriaren 9ko 900/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren hirugarren zenbakia –honako hau ezartzen da zenbaki horretan: «Sorgailu bat ezin izango da konektatu, inolaz ere, hainbat kontsumitzaileren barne-sarearekin»– eskumenak banatzeko ordena konstituzionalaren aurkakotzat hartzen da eta, beraz, Konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabetzat jotzen da, baita Errege Dekretu horretako 19., 20., 21. eta 22. artikuluak ere. Hortaz, partekatutako autokontsumorako instalazioak egitea zilegi da. Dena den, partekatutako instalazio horiek bete beharreko eskema eta alderdi tekniko eta ekonomikoak arautu gabe daude oraindik.

4Ba al dago penalizaziorik egun dauden instalazio fotovoltaikoentzat baldin eta autokontsumoari buruzko indarreko araudia betetzen ez badute?

Autokontsumo elektrikoari buruzko 900/2015 Errege Dekretuarekin bat ez datorren instalazio oro zigor-arriskupean dago, autokontsumoaren araudiari jarraikiz.

ASPECTOS ECONÓMICOS

1Zenbateko kostua du autokontsumo-instalazio bat jartzeak?

Ezinezkoa da zenbateko bat ematea, autokontsumo-instalazio bat jartzearen prezioa aldatu egiten baita hautatutako teknologiaren, instalazioaren tamainaren, eraikinaren konfigurazioaren eta abarren arabera. Teknologia hautatu ostean, zure zonan horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten gutxienez hiru argiketari-instalatzaileri kontsulta egitea gomendatzen dizugu. Haiek azterketa txiki bat egin ahal izango dute eta zure kontsumo-profilerako aukerarik egokiena eta merkeena zein den aholkatu ahal izango dizute.

2Autokontsumitu al daiteke autokontsumoagatiko kargurik ordaindu behar izan gabe?

Bai, egin daiteke, modu iragankorrean, bederen, eta soilik erabiltzaile mota jakin batzuen kasuan.

Hori horrela dela, 900/2015 Errege Dekretuan modu iragankorrean xedatzen denez, soilik 1. motako autokontsumo modalitatean sartzen diren eta behe-tentsioan konektatzen diren kontsumitzaileek ez dute ordaindu behar autokontsumitutako energiagatiko kargu iragankorra, betiere 10 kW edo gutxiagoko potentzia kontratatuta badute. Horretaz gain, ezaugarri horiek betetzen dituzten eta metaketa-sistemarik (bateriak) ez duten instalazio guztiek, baita metaketa-sistema izanik ere kontratatutakoa baino potentzia handiagoa eman ezin dutenek ere, ez dute potentziaren araberako kargu finkoa ordaindu behar izango.

Praktikan horrek zera esan nahi du, salbuespenak salbuespen, etxeko instalazio ia guztiak daudela salbuetsita, gaur egun, autokontsumoari atxikitako ezein kargu ordaintzetik, baina egia da etorkizunean salbuespenezko baldintza horiek alda litezkeela.

Lehen aipatu ditugun baldintzak betetzen ez dituzten gainerako instalazioen kasuan (oro har, etxerako ez diren instalazio handiagoak izaten dira), autokontsumitutako energiagatiko kargua ordaindu behar izaten dute eta, zenbait kasutan, potentziaren araberako kargu finkoa; azken kargu horren zenbatekoa zein den jakiteko, webgune honetako modalitateak atala kontsulta daiteke.

3Zer intalazio motek jarri behar dute berme ekonomiko bat sarerako sarbidearen eskaera konpainia elektriko banatzaileari aurkeztean? Ba al da salbuespenik?

10 kW-etik gorako 2. motako instalazioen kasuan, 10 €/kW-eko berme ekonomikoa gordailutu behar dute banaketa-sarerako sarbidearen eskaera aurkeztu aurretik (10 kW-etik beherako 2. motako instalazioen kasuan izan ezik), betiere Energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea eta hornidura eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 66 bis artikuluan –sektore elektrikoari dagokionez, hainbat xedapen aldatzen dituen azaroaren 27ko 1074/2015 Errege Dekretuko idazkerari jarraikiz– xedatutakoaren arabera.

Bermea jarri behar izanaren salbuespenak.

Oro har, 10 kW-etik beherako potentzia duten autokontsumo-instalazioak –edozein motatakoak direla ere– eta 1. motako autokontsumo-instalazio guztiak salbuetsita daude eta ez dute berme ekonomiko hori gordailutu behar.

Pago de Aval o garantía económica para el acceso a red
Tipo 1 Tipo 2
Subtipo 1A (Pc<=10 kW) Subtipo 1B (10 kW<Pc<=100kW)
Exento Exento SÍ (pagarán 10 €/kW excepto aquellas con P<=10 kW)(*)

Hori dela eta, salbuespenak salbuespen, etxeko autokontsumo-instalazioek ez dute berme hori jarri beharrik.

Gainera, Estatuari eta herri-erakundeei laguntza juridikoa emateari buruzko azaroaren 27ko 52/1997 Legearen 12. artikuluaren eta laugarren xedapen gehigarriaren arabera, legeetan aurreikusitako gordailu, kauzio, kontsignazio edo beste edozein berme eratzetik salbuetsita daude Estatua eta haren erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, bien mendeko diren eta berariazko araudirako araututako erakunde publikoak, eta organo konstituzionalak. Salbuespen horiek Autonomia Erkidegoei eta haien mendeko erakunde publikoei ere aplikatu behar zaizkie.

Horren ondorioz, adierazitako erakunde mota horiek ez dute berme ekonomiko hori gordailutu beharrik edozein motatako autokontsumo-instalazioen kasuan, potentzia eta modalitatea edozein izanik ere.

  • (*) Aclaración: para determinar la obligatoriedad de depósito de la garantía, así como su cuantía, se deberá tomar como base la potencia de generación instalada (P), y no la potencia contratada en el punto de suministro (Pc). En el caso de instalaciones fotovoltaicas la potencia instalada (P) será la suma de las potencias máximas unitarias de los módulos fotovoltaicos que configuran dicha instalación, medidas en condiciones estándar según la norma UNE correspondiente (RD 413/2014, artículo 3).

4Instala al dezaket gailuren bat nik sortzen dudana kontsumitzen ez dudanean elektrizitate hori elektrizitate-sarera isurtzea saihesteko? Sistema horiekin, sorkuntzagatiko kargurik ordaindu behar izango al nuke? Izan ere, ez nuke sarea inoiz ere erabiliko nik sortzen dudan elektrizitaterako.

Halaxe da, bai; sistema horiek legezkoak dira eta badira soluzio teknologikoak sortutako energia kontrolatu ahal izateko; hortaz, gure barne-sarean elektrizitatea sortzen ari bagara, elektrizitate hori ez da inoiz igaroko banaketa-sarera. Sistema horien kostua instalazioaren tamainaren araberakoa izaten da. Izen asko erabiltzen dira sistema horietarako, baina denek berdina esan nahi dute: isurketa nulua, zero injekzioa, injekzio nulua, isurketen aurkakoa eta abar… Hala ere, gure instalazio elektrikoa banaketa-sareari konektatuta egongo da eta elektrizitatea har dezake sare horretatik; beraz, egungo legeriaren arabera, erabiltzaileak sarea baliatzen du bere sorkuntza-ekipoa osatzeko eta horrelako gailurik ez dutenek ordaindu behar dituzten karguak ordainarazten zaizkio.

Energiaren ikuspegitik begiratuta, garrantzitsua da aipatzea gailu horiek instalazioaren energia-eraginkortasun orokorra zertxobait murriztu dezaketela, eskaririk ez dagoenean energia-soberakinak ezin direlako sistema elektrikora txertatu eta, aldi berean, aldi puntualetan sarearekin berehalako energia-konpentsazioa egitea saihesten dutelako.

Horren ondorioz, soilik energiaren ikuspegitik begiratuta, gailu horiek, oro har, ez dira gomendagarriak, salbuespenak salbuespen, hala nola erabiltzaile profil jakin batzuen kasuan edo biltegiratzeko ahalmen handiko instalazioen kasuan.

Horregatik, horrelako gailuak instalatu ala ez instalatu erabakitzeko garaian hainbat faktore ekonomiko izan behar dira kontuan:

  • Alde batetik, indarreko legedian xedatzen denez, konpainia elektrikoak fakturatzen digun energia ordu-saldoen arabera izaten da. Horrek zera esan nahi du, ordu batean sareak zenbat energia ematen digun zenbatzen duela kontagailuak eta zenbateko horri ordu horretan guk sarera isuri dugun energia kentzen diola; beraz, bien arteko aldea kobratzen digute. Isurketen aurkako sistema bat baldin badugu, une bakoitzean sortzen dugun energia ez bada unean bertan kontsumitzen ez da sarera isurtzen eta galdu egiten da (metaketarik ez badago); beraz, kontagailuak ez du zenbatzen eta, horren ondorioz, fakturazioari dagokionez, ez zaio deskontatzen sareak ordu horretan eman ahal izan digun energiari eta horrek galera ekonomikoa dakar.

  • Bestalde, arauaren arabera, gehienez 10 kW-eko 1. motako eta isurketen aurkako gailudun instalazioek ez dute ordaindu behar konexio-puntua eskatzen dugunean banaketa-enpresak egiten duen sarbidearen eta konexioaren azterketa. Azterketa horiek oso merkeak izaten dira eta, nolanahi ere, isurketen aurkako sistema bera baino askoz merkeagoak.

  • Behe-tentsioan konektatutako instalazioen kasuan, sorgailuaren potentzia 5 kW baino handiagoa bada, konexioak trifasikoa izan beharko du, faseen arteko desoreka 5 kW baino txikiagoa izanik. Zenbait konpainia elektrikok, salbuespen moduan, potentzia handiagoak instalatzeko baimena ematen dute hornidura monofasikoetan, betiere energia sarera isurtzea eragozteko sistemaren bat izanez gero; horrek instalazioa merkatu dezake, nahiz eta goian aipatutako onurak galdu.

  • Azkenik, goi-tentsioan (>1kV) konektatutako instalazioen kasuan, tentsio homopolar maximoagatik deskonektatzeko irizpidea betetzea eska diezaguke banatzaileak. Horrek zera esan nahi du, energia sarera isuri nahi badugu, tentsio homopolarragatik deskonektatzeko eta kontrolatzeko gailuak instalatu beharko ditugula, eta gailu horien kostua hain da handia, ezen betebehar hori saihestuko duen isurketen aurkako sistema bat baino garestiagoa izan baitaiteke, nahiz eta lehen aipatu ditugun abantailak galdu ordu bakoitzeko fakturazioan, sortutako eta kontsumitu gabeko energiari dagokionez.

Nolanahi ere, aipatu behar dugu isurketen aurkako sistema bat jarri behar badugu, sistema horrek homologatuta egon behar duela UNE 217001:2015 IN “Energia banaketa-sarera isurtzea eragozten duten sistemetarako betekizunak eta entseguak” arauari jarraikiz.

Faktore horiek guztiak aintzat hartuta, baita, esan gabe doa, gure eskariaren arabera egokiena den instalazio mota eta potentzia ere, gure kasuan aukerarik onena zein den balioetsi beharko dugu. Dena den, oro har, etxerako potentzia txikiko instalazioetan errentagarriagoa izaten da isurketen aurkako sistemarik ez instalatzea.

530 kW-eko potentzia dut kontratatuta eta 1. motako 5,5 kW-eko autokontsumo elektrikoko sistema bat jarri dut. Sarbidearen eta konexioaren azterketa ordaindu egin beharko al nuke? Eta autokontsumitutako energiagatiko kargu iragankorra ordaindu egin beharko al nuke?

Lehenik, 10 kW baino gehiago dituzunez kontratatuta ez zaude salbuetsita azterketaren kostua ordaintzetik, ezta soberakina sarera injektatzea eragotziko lukeen gailua instalatuta izango bazenu ere. Nolanahi ere, instalazioa txikia izaki, gure ustez azterketa horren kostuak ez luke handia izan behar.

Autokontsumitutako energiagatiko kargu iragankorrari dagokionez, kargu hori ordaintzetik salbuetsita daude soilik 1. motako instalazioak, betiere gehienez 10 kW kontratatuta dituzten kontsumitzaileen kasuan; beraz, kargua ordaindu egin beharko zenuke.

Aipatu behar dugu Kanarietako Autonomia Erkidegoan eta Zeuta eta Melilla Hirien kasuan, kargu horren balioa zero dela gaur egun sarbidearen eta ordukako aldien ordainsari-kategoria bakoitzerako.

ASPECTOS TÉCNICOS

1Eta zein da autokontsumo-instalazio baten dimentsio optimoa?

Kasu honetan ere ezin dugu balio absoluturik eman. Egungo lege-esparruan, autokontsumo-instalazioa, oro har, sarera ahalik eta energia gutxien isurtzeko diseinatu behar da, 2. motako instalazioetan (900/2015 ED) ere energia sareari saltzeko prezioak ez baitu konpentsatzen instalazioak handiagotzearen gainkostua. 1. motako instalazioen kasuan okerragoa da, ez baitute konpentsazio ekonomikorik jasotzen sarera isuritako energiaren truke.

Hortaz,  gure gomendioa da instalazioak orduz orduko zure kontsumo elektrikoaren arabera dimentsionatzea, eta ez kontratatutako potentziaren arabera.

Horren ondorioz, dimentsionamendu egoki batek horniduraren eskari elektrikoaren kurba hartu beharko luke oinarritzat; kurba hori doan eska dakioke konpainia elektriko banatzaileari eta, hartara, abonatuak kontratatutako potentziaren arabera dimentsionatzea saihestuko litzateke.

Nolanahi ere, ez da ahaztu behar autokontsumo-instalazioaren sorgailuek (fotovoltaikoak, eolikoak, kogenerazioa…) ezin dutela gainditu instalazioa atxikita dagoen kontsumorako banatzaile elektrikoarekin kontratatutako potentzia. Horri dagokionez, korronte zuzeneko sorgailu elektrikoen kasuan (fotovoltaikoa, eolikoa), kontuan izan behar da sorkuntza-potentzia hori ekipo sorgailuarena izaten dela, eta ez sarera konektatzeko beharrezkoa den inbertsorearena.

  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoa baldin bada, dimentsionamendu egokiena zein den gutxi gorabehera kalkula dezakezu webgune honetako Instalazioak atalean dagoen “Kalkulatu zure instalazioa” tresnarekin. Instalatzaileentzat, eguzki-instalazio fotovoltaikoen dimentsionamendua egiten ohituta daudenez, tarifa eta sistema guztietarako dimentsionamendu-fitxa orientagarriak txertatu ditugu Instalatzailearen Txokoko Ezaugarriak eta dimentsioak atalean.

2Elektrizitatearen zenbat kontagailu izan behar ditut nire etxean sarera isurketarik gabeko autokontsumo-instalazio bat jartzen badut?

Zenbat kontagailu jarri, non kokatu eta zertarako 900/2015 EDaren IV. tituluko I. kapituluan –Neurtzeko betekizun orokorrak autokontsumoaren modalitatean– zehaztuta daude; arau horretan, aldi berean, abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako sistema elektrikoa neurtzeko puntuen Erregelamendu Bateratua bete behar dela aipatzen da.

Etxe batean jarritako isurketarik gabeko autokontsumorako instalazio bat, oro har, 900/2015 Errege Dekretuaren 1. motari atxikiko zaio; arau horren arabera, instalazio horien kasuan, subjektu kontsumitzaileek aplikatu behar zaizkien prezio, tarifa, kargu, bidesari eta sistemaren bestelako kostu eta zerbitzuak fakturatzeko beharrezkoak diren neurketa-ekipoak izan beharko dituzte. Beraz, alde batetik, sorkuntza-instalazioak sortutako energia garbia erregistratuko duen neurgailu bat beharko dute eta, bestetik, beste neurtzeko ekipo independente bat instalazioaren muga-puntuan (lehendik dagoen abonatuaren kontagailua). Arauan xedatzen da, halaber, aukeran, lotutako kontsumitzaileak kontsumitutako guztizko energia erregistratzen duen neurgailu bat ere izan dezakeela.

Horrek esan nahi du beste kontagailu bat beharko duela sorkuntza-instalaziorako, eta kontsumoa neurtzeko lehendik dagoen abonatuaren kontagailuarekin lotuko dela.

Kasu jakin batzuetan, bigarren kontagailu hori jartzeak gainkostu garrantzitsua eragin dezake autokontsumo-instalazioan, batik bat, etxeko instalazio txikietan; gainera, kontagailu hori irakurketa egingo duen pertsonak erraz ikusteko moduan jarri behar da. Horregatik, instalazioaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzeko garaian neurgailuak kokatzeko aukera eta baldintzatzaile guztiak ongi aztertzea gomendatzen da.

3Saldu al daiteke 1. motako autokontsumo-instalazioetako soberako energia? Saldu baliteke, “pool” prezioan salduko al litzateke?

Ez, soberako elektrizitatea sarera injektatuta saltzeko aukera bakarra dago; hain zuzen ere, instalazio fotovoltaikoa 2. motako instalaziotzat (ekoizlea) legeztatzea.

1. motako autokontsumo-sistemak ez dira elektrizitate-ekoizletzat erregistratzen eta, beraz, ezin dute saldu sarera injektatzen duten elektrizitate-soberakinik. Horregatik, soilik kontsumitzaile dira, bai sareari dagokionez, bai sortzen duten energiari dagokionez. 1. motako kontsumitzaile horiek sarera injektatzen dute sobera ekoizten duten elektrizitate guztia baina kontraprestazio ekonomikorik jaso gabe.

2. motako autokontsumitzaileak, ordea, elektrizitate-ekoizletzat erregistratzen dira eta, beraz, soberakinak saldu egin ditzakete; salmenta hori, ziurrenik, merkatuko prezioan egingo dute (“pool”), kWh bakoitzeko 4-5 zentimoan. Gainera, sarbideari dagozkion ordainsariak ordainduko dituzte, sortzaile diren aldetik (0,0005 €/kWh), elektrizitate hori sarera isurtzeagatik, baita EEEBZ Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga ere (% 7).

2. motako instalazioen kasuan, esan behar dugu soberako energiaren truke ordainsaria jasotzea ez dela hartu behar beti abantailatzat, eta arrazoi hori ez dela nahikoa justifikazio mota horren aldeko hautua egiteko. Ildo beretik, behar bezala dimentsionatutako autokontsumo-instalazioetan, sarera isurtzen den soberako energia ekoizten denaren % 10etik beherakoa izaten da (kontsulta ezazu kasu praktikoen atala eta laburpen-taula webgune honetako Instalazioak atalean) eta isuritako horren salmenta-balioak ez ditu konpentsatzen salmentaren ondoriozko zerga-betebeharrak (BEZaren adierazpena hiru hilean behin, sozietateen gaineko zerga, EEEBZren likidazioak eta abar).

Horregatik, titularrak 1. motara jotzea gomendatzen da, ahal den guztietan, betiere instalazioaren titular den bezeroak kontsumorako kontratatutako potentzia 100 kW baino handiagoa ez bada eta nahitaez 2. motari atxiki behar ez bazaio.

AUTOCONSUMO EN LOS MUNICIPIOS

amoxicillin over the counter