Modalitateak – Auto Consumo al Detalle – ENERAGEN

Oro har, autokontsumo-instalazioen eraketari dagokionez bi aukera daude:

SARETIK ISOLATUA
Kontsumitzaile baten sare baten barruan konektatzen den sorkuntza-instalazioa da, baina ez du konexio elektriko fisikorik garraioko edo banaketako sarearekin, ez zuzenean, ez zeharka norberaren edo besteren baten instalazio baten bitartez.

SAREARI KONEKTATUTA
Kontsumitzaile baten sare baten barruan konektatzen den sorkuntza-instalazioa da, eta kontsumitzaile horren sarerako konexio-azpiegiturak partekatzen ditu; edo, bestela, zuzeneko linea baten bitartez sareari lotuta dagoena eta, uneren batean, banaketako edo garraioko sarearekin konexio elektrikoa egiten duena edo egin dezakeena.

Sareari konektatutako autokontsumo-instalazioen baldintza administratibo, tekniko eta ekonomiko guztiak 900/2015 Errege Dekretuan daude araututa 2015. urteaz geroztik. Saretik isolatutako instalazioak EZ daude Errege Dekretu horren aplikazio-eremuaren eraginpean. Eraginpeko eremu horretatik kanpo daude, halaber, sareko hornidura elektrikoa eten edo mozten den egoerei aurre egiteko soilik erabiltzen diren sorkuntza-taldeak, hala nola larrialdiko sorgailu elektrikoak jende asko biltzen den lokaletan (ospitaleak eta abar)..

Webgune honetako informazio guztia 900/2015 Errege Dekretuaren bitartez arautzen den autokontsumoari buruzkoa da. Arauan autokontsumoko honako modalitate hauek zehazten dira:

1. mota
Sortutako energia lehentasunez autokontsumitzera bideratzen duten eta Energia Elektrikoa Ekoizteko Instalazioen Erregistroan erregistratuta EZ dauden instalazioak. Errege Dekretuan xedatutako sailkapenaz gin, instalazio mota horretan bi azpimota ere bereizten dira:

  • 1A azpimota. Kontratatutako potentzia 10 kW baino txikiagoa duten kontsumitzaileen instalazioak.
  • 1B azpimota. Kontratatutako potentzia 10 kW baino handiagoa eta 100 kW baino txikiagoa duten kontsumitzaileen instalazioak.

2. mota
Sortutako energia lehentasunez sareari saltzera bideratzen duten eta Energia Elektrikoa Ekoizteko Instalazioen Erregistroan erregistratuta dauden instalazioak.

Bi kasuetan, ekoizpen-instalazioaren potentziak dagokion kontsumitzaileak hornidura-puntuan kontratatuta duen potentziaren berdina edo txikigoa izan behar du; energia elektrikoaren hornidura-kontratua tarifa-aldietan banatzen bada, aldi guztietarako kontratatutako gehienekoa izango da hori.

Hurrengo taulan, modalitate bakoitzaren ezaugarri nagusiez gain, bete beharreko baldintzak ere bildu ditugu.

Jakin ezazu zeintzuk diren autokontsumitutako energiagatiko kargu finkoak eta kargu iragankorrak, 900/2015 Errege Dekretuan zehaztutakoaren arabera; kargu horiek eguneratu egin ziren ETU/1976/2016 Aginduren bitartez.

amoxicillin over the counter