Ongi etorri Autokontsumora
EnerAgen elkartean adostasun handia dugu autokontsumoaren ikuspegiari eta autokontsumo hori sustatzeko neurriei dagokienez; hori dela eta, Autokontsumoa Sustatzeko Baterako Estrategia bat prestatu dugu eta arlo horretan berariaz jarduteko lantalde bat sortu dugu. Taldearen egiteko garrantzitsuena “Autoconsumo al detalle” web-plataforma garatzea da, informazioa emateko eta zabaltzeko.

Kalkulatu zure instalazioa
Instalazio horiek energia-kontsumoaren araberakoak izaten dira, ez kontratatutako potentziaren araberakoak. Guk eskaintzen dizugun tresnaren bitartez, behar duzun instalazioaren gutxi gorabeherako lehen kalkulu bat egin ahal izango duzu, erraz eta arin. Zure kokapena eta zure kontsumoaren ezaugarriak aintzat hartuta, zenbateko potentzia instalatu beharko zenukeen jakin dezakezu, teilatuaren zenbateko azalera behar duzun eta urtean zenbat energia eta diru aurrez dezakezun, modu pertsonalizatuan.
Autokontsumoa Espainian
Zehatz-mehatz aztertuko ditugu: instalazioen kopurua, teknologiak, zerbitzuan dagoen potentzia, banaketa geografikoa eta abar
— Estatistika-datu guztiak eskuragarri dituzu —

1.052
MW zerbitzuan

791
instalazio erregistratuta

67%
Erregistratutako instalazioen
% 67 fotovoltaikoak dira

60%
Zerbitzuan dagoen guztizko
potentziaren % 60 kogenerazioan da
Autokontsumoko Instalazioen errentagarritasuna
Azterketa tekniko-ekonomikoen kasu tipoen zerrenda bat eskaintzen dugu, erabiltzaile motaren arabera ordenatuta, autokontsumo-instalazio garrantzitsuenen mota eta aplikazio batzuetarako.

Gure bazkideen iritziak
